Bira

Autolesioak

Onintza Enbeita
2011ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Igor Porturi ospitalean egin zizkioten argazkiak ikusi nituenean, mutil zorteduna zela pentsatu nuen. Txarren egonda ere, banekien ospitalean hobeto egongo zela polizia etxean baino, eta, bien bitartean, Mattin Sarasola polizia etxean zegoen. Auskalo zein zulotan, zein egoeratan, zenbatgarren kolpea jasotzen, zenbat poliziaz inguratuta, zenbat wattetako elektrizitate deskargen mehatxupean... Epaitu zituztenean, kontatu egin zuten egin zietena, baina Espainiako justizia sistemak bigarrenez kolpatu zituen: ez entzunarena egin zuen. Atxilotu zituzten guardia zibilak ere epaitu zituzten. Epaiketa bera beharrezkoa zen, baina pentsatzen dut hirugarren kolpe lehorra jasoko zutela bertan: jasandako guztia, kolpe bakoitza, mehatxu bakoitza, berriz ere bizi izan zutelako kontatu ahala. Baina Espainiak kolpatzen zaituenean, kontzientziaz kolpatzen zaitu: Espainiako Auzitegi Gorenak absolbitu egin ditu Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Portu eta Sarasola torturatzeagatik zigortutako Guardia Zibilak. Beste kolpe bat. Dena egin omen zioten beraiek beraien buruei, den-dena. Begi ubeldu hura, eskumutur haustu haiek, bizkar belztu hura, bernetako arrasto haien gorri bizia... eta besarkatu nahi eta ezin hau. Kolpeak, eta kolpeak, eta kolpeak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.