Bira

B aldea

Onintza Enbeita
2011ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
A aldea: jatorragoak ziren hasieran. Gure herriko gaztetxean dohan jo zuten pare bat aldiz, eta herriko jaietan talde onen aurretik jotzeko aukera eman genien katxi batzuen truke. Orain, urteen poderioz, ezin da pentsatu halakorik: arrakasta burura igo zaie, eta urtean kontzertu bat ere ez dute dohan egiten. Sekulako dirutza eskatzen dute, eta guk ez daukagu, jakina. Diskoak grabatzera tokitara joaten dira, eta hori ordaindu egin behar da, badakizue. B aldea: kostata, baina lortu dugu gehien maite duguna eginez bizitzea. Zoragarria litzateke jendeak hori ulertzea, baina hortik urrun gaude. Kontzertu bakoitzarekin tratuan aritzen dira, eta soinu ekipoa jarri duenari, garagardoa ekarri duen enpresari edo txoznak alokatu dizkioten elkarteari ez diote prezioa eztabaidatzen. Lehen, herriko jaietan dohan jotzen genuen: gure ostetik jotzen zuten talde guztiek eskatutako tarifa kobratzen zuten, baina, gu hasi berriak ginenez, ez ginen ezer esatera ausartzen. Orain, ez digute deitzen. Ez dugu gure ostetik jotzen zutenek baino askoz gehiago kobratzen, baina guri ez digute deitzen oso garestiak omen garelako. Gure arrakastarekin pozten direla esaten digute, baina gure lana hau dela onartu genuenetik, merezi gabeko kritika gehiegi jasotzen dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.