Bira

Besteak

Onintza Enbeita
2011ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Euren herrian izan den diktadorerik handienaren ilobak telebista izar bihurtu dituztenek ez dute Sarri maite; terrorista omen. Hil ondoren omenaldiak egiten direnean, defuntuaren familiak jasotzen ditu sariak, baina herritik urruti egotera kondenatuta dagoenak bere egoera erregulatu behar du. Ezin zaio saria haren familiari eman, eta gorde egingo dute. Lehendakari izendatu zutenean Sarriren hitzak erabili zituena ere isilik dago. Espainiako komunikabideetako foroetan diotenez, Sarrionandiari Euskadi Saria ematea Hitlerri Bakearen Nobel Saria ematearen besteko ekintza krudela da: umore absurdoa gustatzen zaigunontzat eztabaida interesgarria da hau! Dena den, saria nori eman eztabaidatu dutenen gainetik, epaimahaiaren gainetik, hartu dute erabakia zenbait politikarik. Saria ez emateko erabakia politikoa da, beraz. Gero esango digute literaturak eta politikak ez dutela zerikusirik, eta sinesten saiatuko gara hala dela. Agian Sarribarreka egongo da, akaso hemen balego UtikanEuskadi Sariak manifestua sinatuko luke, litekeena da saria kabitzen zaigun lekuan gorde dezagula pentsatzea, baina kontua da, gustatu edo ez, berak irabazi duela eta punto pelota!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.