Onintza Enbeita
Bira

Bidaiak

2012ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Motxila edo maleta hartu, eta hara edo hona joatea gustatzen zaigu. Ez bakarrik neguan aurpegi beltzaranarekin harro-harro ibiltzearren; interesante sentitzearren ere bai. «Ni halako lekutan egonda nago…», esateak estatusa ematen digu. Hala ere, barregarria da leku batez zein beste batez berba egiten dugun bakoitzean nola guztiok antzerako gauzak kontatzen ditugun. Denetariko gidak ditugu bidaiatzeko: alternatiboak, leku garestiei buruzkoak, oso turistikoak, turistikoak baina desberdinak… Bakoitzak bat edo beste jarraitzen dugu gure interesen arabera, baina azkenean oso antzerako zirkuituak egiten ditugu hotelen prezioak salbu. Badirudi, Argentinara joan eta Iguazura ez bazoaz, alperrik joan zarela. Baten batek kantatzen zuen moduan: «Ez dezatela esan ez naizenik egon». Atera argazkia eta erakutsi guztiei. Bidaiatzea oporrak pasatzea baino zerbait gehiago izan dadin ikusten ditugun lekuetan bizi direnen kezkak, ohiturak, barrea, negarra… entzutea beharrezkoa da. Litekeena da, isilik denbora gutxi aguantatzen dudalako izatea, baina niri bakarrik bidaiatzeak lagundu dit horretan. Baina, bakarrik aproba egin nahi ez duenak ere badauka aukera Euskal Herritik mundura uda guztietan ateratzen diren brigadetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.