Bira

Biktimak

Onintza Enbeita
2011ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Biktimak gora eta biktimak behera, orain legea eta gero dekretua ari gara. Gauza konplikatua dira biktimak; sufritu egin dutelako. Ahoa betetzen zaigu esaten dugunean alde guztietan daudela biktimak, eta hala da. Baina ez daukat lotsarik esateko nik biktima batzuekin bakarrik egin dudala negar. Eta negar diodanean, benetako negarra diot: sentimenduzkoa eta amorruzkoa. Ez naiz ari diskurtso politikoa dotoretzearren egiten den negarraz, ez; bakardadean barruak erretzen dizkizunaz baizik. Beste biktima guztiei errespetu handia diet, ikasi dudalako zerbait sufrimenduaz. Gure aitonaren anaia gerrara joan zen eta ez dugu harrezkero haren berririk, amama Klarari etxea hustu zioten, 50 urtetik gorako gure senide gehienek jaso zuten zigorren bat euskaraz egitearren, gure aitari aurpegia aldatzen zaio Guardia Zibila ikusten duenean eta oraindik ez dakigu zer egin zioten komisarian, gure lehengusinak zazpi urte eta erdi egingo ditu kartzelan 18/98 deitzen dioten zentzugabekeria bategatik, osabak kontatu zidan Indautxuko komisariatik atera zenean koloreak ez zituela bereizten, milaka euro gastatu ditut kartzelara bidean. Eta, hala ere, sufritu dugun arren, sufritzen dugun arren, ez digute inoiz onartuko biktimak garenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.