Bira

Binaka

Onintza Enbeita
2011ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Baserria konpontzeko diru bila hainbat ate jo genituen ahizpak eta biok. Erantzun polit bat ez genuen jaso, baina bereziki erantzun batek larritu ninduen. Begira-begira geratu zitzaidan banketxeko langilea eta esan zidan: «Mutil-lagunik ez daukazu?». Banekien nire fitxarako ez zela datu garrantzitsua, baina harrituta erantzun nion ezetz. Orduan, zera erantzun zidan: «Bada, aurkitu egin beharko duzu! Bakarrik zail daukazu». «Ahizparekin nator pack batean kontu honetan», esan nion, baina ez; horrek ez ninduen salbatuko: bikotekidea behar nuen, eta heterosexuala eta zuria bazen hobeto, noski. Norbera bakarrik kabitzeko zaila bada gizarte hau, pentsa ezazue zer izango den binaka kabitzea. Ni ohituta nago ohera bakarrik joaten, eta bakarrik jaikitzen, eta tarteka zenbait gauzaren falta igarri arren, ez naiz hain gaizki bizi, benetan. Ez dut ulertzen zergatik behar dugun beste norbaiten besotik joan bankura dirua eskatzera. Ni banaiz nor osoa eta bakarra, eta badaukat lana, eta bizitza proiektu bat. Harrezkero, burkoari galdetu izan diot ea hain txarra den bakarrik egotea, eta neure buruari erantzuten diot akaso bankuek nahiago izango dutela jendea binaka engainatzea. Hartara, eskukada bakoitzean txori biri osten diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.