Onintza Enbeita
Bira

Doilorrak

2012ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Badakit ETA aitzakia erraza izan dela Euskal Herriaren izatea ukatzen duzuenontzat: independentziaren alde gauden guztiok ETA ginela sinetsarazi zenioten iritzi publikoari, eta guztiak balio izan du Euskal Herriaren kontra egiteko. Hala ere, pentsatzen nuen ez zinetela hain urrutira iritsiko. Gauza bat da ETAri zenbait erabaki politikoren errua botatzea; eta beste bat, aurpegian lehertu zaizkizuen injustiziak argitzeko dokumentazioa ETAren bonba batek desagerrarazi zuela esatea. Nola esan dezake, kargudun politikari ustez serio batek, 70eko hamarkadan ETAren atentatu batean desagertu zela haur lapurtuen kasuak argitzeko dokumentazioa? Eta 80ko hamarkadan lapurtutako umeez zer diozue, non desagertu da dokumentazioa? Herentzian hartu duzuen Espainia bakar eta libre horrek lapurtu zituen umeak elizaren laguntzaz, eta berrogei urtean bizi izan genuen izuaren ostean hutsetik hasteko gai ere ez zarete izan. Orduko bandera, militarrak, politikariak… ekarri dituzue gaur egunera arte, egindakoaz harro. Ez duzue hilarririk jaso nahi izan, eta orain hilkutxetatik datorren ustel usainak urduri jarri zaituzte. Ez duzue Gernika bonbardatu zenutenik ere onartu, eta nor zarete zuek, herri xeheari eragindako mina beste inori egozteko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.