Bira
Donetteak
Banekien enpresa guztiak daudela edozertarako prest ekoizten dituzten produktuak saltzeko, baina irakurri berri dudanak nire logikaren muga guztiak gainditu ditu. Garaiotan, askori ogia erosteko ere dirua falta zaionean, etorri da Panrico eta Donetteak jateko agindu digu. Umetan esaten zigutenaren kontra, edukazio arau guztien kontra etorri dira Panrico eta Donetteak. Eskatzea librea dela irakatsi ziguten, baina erratuta egon gara, antza. Eskatzera Metrora! Nire Donetteak ez ukitu! Aiko hor, ze lemarekin saldu nahi dituzten ahokada eskas bat diren bollo txikiok. Errespetu gutxi dago mezuan. Jakin badakigu jende askok eskatu behar izan duela munduko edozein lekutako metroetako ateetan, eta biolin jotzaile famatu batek esperimentua egin zuenetik argi dugu, jendearen borondate onak ez duela asko jateko ematen. Hala ere, Donette paketea geuk hasi eta buka dezagun, gure lagunak metrora bidali ditu eskatzera Panrico enpresak. Ez diezazkigula enpresak herritarroi bragetako edo sujetadoreetako donetteak ukitu, mesedez. Garaiotan, badakigu, askoz ere gehiago direla metroan eskatzeko zorian daudenak Donette zikin bat jateko beharra dutenak baino. Gosea kentzeko moduko zerbait balitz, sikiera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu