Bira

Etxean

Onintza Enbeita
2011ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Jehovaren lekukoek gelditu naute kalean (berriro ere). Aldizkari pare bat eman didate irakurtzeko. Esan didate oso interesgarriak direla, eta ez dizkiotela edonori ematen. Antza denez, halako material baliotsua alferrik galtzea pena litzateke, eta interesa duenari ematen dizkiote zerok irakurri ditzan. Ezin izan diot tentazioari eutsi eta hartu egin dizkiot emakumeari aldizkariak. Poltsatik atera eta eskura eman dizkit, eta esateko zeukana adi entzun diot. Ez da Jehovaren lekukoekin topo egiten dudan lehen aldia, eta gutxi gorabehera betikoa esan dit. Ondo ulertu diodalakoan egin dut kalean aurrera, baina ez diot jakin-minari luzaroan eutsi:aldizkariak irakurtzen hasi naiz. Ahalegina egin dut hain testu interesgarriak izan behar zutenok ulertzeko, baina ez dut lortu. Izenburua lau bat aldiz irakurri dut zer esan nahiko zuen ondorioztatu baino lehen, eta testuaren bigarren lerrora heldu orduko amore eman dut. Aldizkariak errumanieraz idatzita zeuden! Ez didate egundo euskarazko testu triste bat eman neure etxera etorri direnean ere, eta orain, gurean bizi diren hizkuntza arrotzetan idazten eta publikatzen hasi dira. Eta zeren aurpegia ikusi dit emakume horrek ni naizen bezain euskaldun folklorikoa izanda?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.