Beharbada uztaileko lanbroak hezurdura melatuta harrapatu nauelako, baina begiak bustitzeraino hunkitu nau Juan Luis Zabalak Ramon Saizarbitoriari Martutene nobelaren inguruan egindako elkarrizketak. Neure larruan sumatu dut, esaterako, idazleak sentitu duen poza gure gatazka orojaleari buruzko ikuspegian hain urruneko ageri diren Lander Garrok eta Mikel Hernandez Abaituak Martutene ondo hartu dutelako. Ziurrenik, iritzi literariotik eta pasadizo zehatzetik harago, gatazkaren eta harremanen irudikapen berrien ernamuinetik baduelako.
Baina, bereziki, Saizarbitoriaren fede onaren aldarrikapenak hunkitu nau, garai urtsu eta arin hauetan, hain sendo eta hain astun —eta bai, hain antigoaleko— egiten zaigun fede eta onaren elkartze trinkoak. Definitzen gaitza dela zehaztu dio Zabalak, baina egin du saioa Saizarbitoriak: inori minik egiteko asmorik gabe aritzea omen. Ulertu diogu. Nolanahi ere, moralaren edo etikaren eremukoa zela iritzita, aspaldi xamarrean bota genuen fede ona politikaren zelaitik, eta militarrei ikasitako taktika eta estrategiekin ordezkatu. Are, negozio gizonen logika irentsi, eta fede onekoa tonto bihurtu dugu. Nago fede onaren bandera ez ote dengaur egungo ikurrik irreberenteena.
Bira
Fede ona
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu