Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Galdera

2012ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Jasangaitza da nora ezeko balantza. Horregatik, Jainkoa hil bezain laster piztu genituen berriak: Jakintza,Arrazoia, Zientzia. Geure baitakoak, geure neurrikoak. Zientziarekin eraiki dugu porlanezko bide egonkor eta ziurra izatearen basatza gorabeheratsuan, eta bagoaz, aurrera, beti aurrera. Disneyk gure umeen bihotzetan txertatutako heroietako batek aldarrikatzen duen bezala, «infinituraino eta harantzago!». Etorriko zaigu, adibidez, sona handiko unibertsitatearen ikerketa —bai, gure semeei janzten dizkiegun t-shirtetako logoetan ageri diren horietako bat— eta jakingo dugu izpi ultramoreekin eta laserrarekin behatu dituztela ehunka lagunen burmuinak eta ondorioztatu dutela hurkoa hilko genukeela geure buruarentzat abantailarik izango balu. Eta Zientziak esan digunez, sinetsiko dugu, dogma bihurtuko geurekoiak garela berez, eta Egia horren arabera jokatuko dugu geure harremanetan. Ikerketaren asmo eta nolakotasunei buruzko beste xehetasunik gabe. Ohartu barik fede kontuekin ari garela berriz.

Horregatik egiten dahain pizgarria, bere sinplean, Enkarni Gomez Genua zientzialariak Donna Haraway pentsalari handiaren ildotik proposatu digun gogoeta: Zientziak, oro har, eta ikerketa bakoitzak, zehazki, nori egiten dio mesede? Nori kalte?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.