Onintza Enbeita
Bira

Gaur eta beti

2012ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Ez da egia agintean gaudenean emakumeok gizonak baino okerragoak garela. Ez da egia gizonezkoek larrutan egiteko guk baino desio gehiago daukazuela, eta larrutan norekin eta noiz egin nahi dugun erabakitzen dugulako ez gara izter-estuak. Egia da gure ziklo hormonalaren arabera umore aldaketak izaten ditugula, baina horregatik ez gara ez desorekatuak ez histerikoak. Gezurra da gizon guztiak zaretela arrazionalak eta emakume guztiok garela pasionalak. Eta pasionalak izateak ez du esan nahi gure asmo bakarra kortejatu gaituen lehenengo mozoloarekin ezkontzea denik. Ez da egia ez zaizkigula pelikula pornoak gustatzen, eta ez dugula kanpairik jotzen. Amatasun sena ez da jaiotzatik daukagun marka bat, eta guk ez dakigu gizonek baino hobeto etxeko ekonomia kudeatzen; ezta haiek ere guk baino hobeto ekonomia orokorra kudeatzen. Esparruak konpartituz gero, guztiok izango ginateke gehiagorako gai. Ez da egia dibortzio legea guri laguntzeko asmatu zenutela: umeak amarekin hobeto daudela sinetsarazi zeniguten, eta orain guztiok gaude behar ez genukeen lege bati lotuta. Eme jaio nintzen, eta urteekin emakume egin naiz. Hala ere, ez ditut guri buruz asmatu dituzuen topiko guztiak irentsiko. Hori baino askoz ere gehiago naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.