Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Gogoeta

2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Orain gutxi Miarritzen paseatu ginen, fikziozko eremuetan: Valentino, Prada eta Dior-ez jantzitako manikiek bizitutako boutique debekatuetan, begiratu hutsarekin gu ez ginela hangoak oroitarazten ziguten saltzaile abegitsuen artean. Bihotza bitan zatituta itzuli ginen etxera: batetik, luxu hura azalean sentitzeak sorrarazi behar duen plazer eta botere nahasketarekin sabela kilimatuta; bestetik, trapu haietako baten ordainarekin hiruzpalau familiak hilabeterako aski dutela jakinik urdaila okaztatuta.

Forbes-en arabera, munduko aberatsena da Carlos Slim mexikarra, Salinas de Gortari presidentearen pribatizazio saldoari esker telekomunikazioetako magnatea—eta Felipe Gonzalez X jauna-ren adiskide mina—. Elkarrizketa egin dioteEl País-en, nola ez, krisiaz, irtenbideez, etorkizunaz. Orakuluaren rolean mintzatu da: ongizate estatu sendoegia eratu da Europan, eta hori da gaitza. Erremedioa, rotaflexa: 70 urte arte erretirorik ez, luzatu lanaldiak, murriztu eskubideak eta pribatizatu. Are, intelektual plantan, zibilizazio aldaketa izendatu du lehengoez gain beste milioika lagun batzuk pobreziara zigortzeko operazioa. Slimekin ametsetan esnatu naiz euskal herritarren zati batentzat gogoeta eguna dena honetan: Miarritzeko boutique-etan zebilen, opariak erosi eta erosi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.