Bira

Goxo

Onintza Enbeita
2011ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Ez du merezi ozpinduta bizitzea. Alferrik emango ditugu orduak gustuko ez ditugunei min nola egin pentsatzen. Nahiz eta guri pilota asko gustatu, ez dago ondo erabiltzen ez den frontoi batean bizi den jendea kalera botatzea. Ez da kudeaketa duinaren eredu, eta jendea haserretu egiten da. Jakin behar da norbere buruari barre egiten, eta norbere akatsak zein ezinak jendaurrean onartzen. Hiri jakin bateko alkatetza lortu duen lehen emakumea izan arren, ez dago inor baino gogorragoa zarela demostratu beharrik; poztu zaitez lortu duzulako. Jaien hasierako txupina txandaka botatzen bada, ezin dituzu gustuko ez dituzunak baztertu haien txanda denean; ez dago ondo, eta haserretu egingo dira. Akaso, batzuei ez die ardura izango nor haserretzen zaien; eurak haserre daudelako beti.Edozelan ere, hobe da besteei entzutea, eta besteei begiratzea. Entzun, ukitu eta ikusi besteek egiten dituzten gauzak.Ez da pentsatu behar norbera denik gauzak ondo egiten dakien bakarra; akats propioak ere onartu egin behar dira. Osterantzean, gutxien espero duzun egunean, zure zeurekoikeriarekinhaserretutako lagun batzuek tarta bat botako dizute aurpegira; eta orduan, ez zaizu aldartea esnegain azukretuarekin ere goxatuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.