Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Greba

2012ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Irudipena dut azkenaldiko greben atarian jendeak protestarako arrazoiez eta argudioez adina edo gehiago hitz egiten duela gutxieneko zerbitzuak bermatu beharraz, lanuzteak sortuko dizkien trabez, eta, ororen gainetik, lanerako eskubideaz. Burmuinetaraino blaitu gaitu ustez kolore politikorik gabeko hedabide txintxoen lanbro sarkorrak, eta norberaren ondasun ugari edo apurrak galtzeko beldurrak hezurretaraino mela-mela eginda gauzka. Hortxe gabiltza, bakoitza berera itsatsita, naufragoak itsasontzi kraskatuari ezpaldutako ohol zatietara bezala.

Eta lanerako eskubideak jada ez du zerikusirik guztiontzako bizibide egoki baten aldarrikapenarekin, baizik eta greba egunean, une jakin eta zehatz horretan, lanera joatearekin; hau da, gure nahiaren arabera jokatzen ari garela argudiatuta ugazaben desioa betetzearekin. Hara zer diren gauzak, greba egunean lanera joatea bihurtu dugu askatasun ariketa goren. Bide batez, baztertu egin ditugu asanbleak, batzarrak; ez dugu eztabaidatu nahi, gogaitu egiten gaitu. Azken batean, nor dira nire kideak, nahiz eta izan gehiengo, nire borondatea behartzeko? Talde dimentsio guztia errotik erauzi diegu eskubideei, norberarenak izatera murriztu, eskubideen murrizketaren funtsa horixe dela ohartu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.