Onintza Enbeita
Bira

Hiru milioi

2012ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Demokrazia hiru milioi. Hala zuen izena hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko Ezker Abertzaleak asmatu zuen enegarren izenak. Estatistiken arabera, euskal herritarrok ez gara hiru milioi baino gehiago; beraz, guztiontzako demokrazia eskatzen zuen hautes elkarte horrek. Hala ere, badira, agi denez, Ezker Abertzalea baino demokratagoak diren erakundeak, instituzioak eta gobernuak. Are gehiago; oro har, euskaldunok baino askoz ere jende zibilizatuagoa bizi da gure inguruan, eta demokraziak zein elkarbizitzaren arau logikoek hala diotenez, askatasuna eta D3Mko kide izatearren hainbat lagun atxilotu zituzten. Apirilean hasiko da haien kontrako epaiketa, eta atzo prentsaren aurrean agertu ziren berriro ere. Fiskalak urte askotako zigorrak eskatzen ditu haientzat guztientzat, baina demokrazia aho betean darabilten hiru milioi euskal herritar horiei ez die askorik ardura. Kosta egin zitzaidan auzipetuei buruzko notizia orrialde digitaletan aurkitzea. Ez dut kazetarien lana kritikatu nahi; izango ziren berri inportanteagoak. Athletic eta Manchesterren arteko partidarako sarrerak erosteko ilara luzea egon zela, esate baterako. Hori da, antza, hiru milioi euskal herritarrak gehien arduratzen dituena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.