Onintza Enbeita
Bira

Inhabilitazioa

2012ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Beste batzuek asmatu bazuten ere, berak egin zuen ezagun guztia ETA da leloa. Euskal Herrira etortzen zen bakoitzean 20-30 etxetako ateak botatzen zituen Poliziak. Bolada batean ematen zuen euskaldun gehiago zirela haren bulegotik pasatutakoak pasatu ez zirenak baino. Guztia libre izan zuen. Egun batean, baina, ez dakit nik zergatik oso ondo, hain maite zutenen kontrako kasuak ikertzeari ekin zion. Eta hor, elizarekin topo egin zuen, gaztelania garbian esaten den moduan. Garzonen izen ona ez da hain ona izan harrezkero. Lehen, Espainia guztiak maite zuen, baina, orain, gehien maite zutenek kendu dute paretik. Ez zituen inoiz Euskal Herriaz harantzagoko hautsak harrotu behar: hemen balio duenak Espainian ez du balio, konpañero. Orain, sentimendu kontrajarriak ditut. Ez, ez erratu. Ez dit Baltasar Garzonek penarik ematen. Kontua da une batez pentsatu dudala hobe izango lukeela Espainiako justiziak —hala deitzerik baldin badago behintzat— orain dela hogei urte inhabilitatu balu. Hala ere, pentsatzen jarraitu dut, eta eskuak burura eraman ditut. Irudipena dut, Garzon epaile kutuna bistatik kentzeko ausardia izan badute, haren lekua betetzen ari den beste epaile kutun bat izango dutelako izango dela. Eta badakizue, litekeena da okerrena oraindik ikusi gabe egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.