Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Kizkurrak

2012ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Zur eta lur utzi nau ile-apantzailearen errebelazioak: Rihannak ez du ilerik. Edo, zehatzago, berea, berezkoa, erabat kaskamoztuta darama, eta burura lotutako ehunka xerlorekin osatu diote adats luze eta distiratsu berria. Edo beste askotan, ileordeak erabiltzen ditu, Indian neskatoren bati moztutako adatsarekin beretzat propio egindakoak. Eta, Rihannak bezala, Beyoncek. Eta, oro har, musikaren show-business-ean eta zinemaren star-system-ean nor izan nahi duten emakume beltz guztiek. Are, Michelle Obamak ere tratamendu garesti eta nekezak egiten bide ditu berezko kizkurrak menperatzeko. Areago oraindik: AEBetako andrazko beltz gehienek dirutza handiak eta denbora mordoa baliatzen omen dituzte kizkurrak ezabatzeko, baita txiroenek ere. Eta ahalegin horien guztien jomuga zurien adats tankerara hurbiltzea da. Berezko kizkur itxia, gustu txarraren eta profesionaltasun eskasaren adierazpide omen; itsuskeria gorena.

Aspaldi geratu ziren bertan behera esklaboen salerosketa eta disimulurik gabeko arrazakeriak —pentsa, obamatar beltzak Etxe Zurian—, baina zigor eta kate gorpuztuen beharrik gabe gorputzetan barruraino kateatuta geratu dira esklabotza eta arrazakeria modu gogorrenak: bakoitzak, aukera eta askatasunaren izenean, norberari ezarritakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.