Onintza Enbeita
Bira

Lehentasunak

2012ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Ez omen dago dirurik. Gizarte laguntzak murriztu egin dituzte, bainaAHTa ordaintzeko dirutza ederra bideratuko dute aurten ere. Ez hori bakarrik, AHTaren trenbideak txikitu dituen herriei diru laguntzak emango dizkie Espainiako Gobernuak: isilik egon daitezen edo. Ez dut sinesten dirurik ez dagoenik. Krisia gora eta krisia behera, guretzat beharrezkoak diren gauzak uzten dituzte egin gabe; noski, haientzat beste gauza batzuk dira beharrezkoak. Ez dago dirurik Euskal Herriko txirrindulari itzulia eta Donostiako klasikoa finantzatzeko, baina badakigu Espainiako Itzuliko etaparen bat Euskal Herrian amaitzeak ilusioa egiten diela. Euskaldunon lehentasuna ez da Espainiako Itzulia; guk badugu geurea. Guk finantzatu nahi dugun itzulia hemen hasi eta amaitzen dena da, baina geure gobernu triprobintzialean ere ez dugu agintzen. Euskaldunontzat inoiz ez dago dirurik. Apustu egingo nuke espainiarrei mila aldiz bururatu zaiela Vueltako etaparen bat Donostian amaitzea: Kontxa atzean dagoela TVE1eko erreportariek sekulako kronikak egingo lituzkete zuzenean. Euskaldunon lehentasuna ez da Espainiako Itzulia, baina antza denez, espainiarren lehentasuna gu izorratzea da, eta guk ez dugunez agintzen, izorratzea baino ez zaigu geratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.