Onintza Enbeita
Bira

Maketoak

2012ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Badakit euskaltegira joaten dela egunero fin-fin. Gero eta euskara gehiago hitz egiten dut berarekin, eta jakin dakit niri ingelesez egitea kostatzen zaidan adina kostatzen zaiola oraindik euskaraz komunikatzea. Gaur, nik ere ez dakit oso garbi zergatik, baina galdetu diot ea bere emazteak euskararik badakien, eta ezetz esan dit: «Denok gara maketoak». Barreka hasi gara biok, baina esan diot halakorik ez esateko, nahiz eta berak egia dela azpimarratu. Izan ere, hain despektiboa da hitz hori, hain mingarria jende askorentzat, eta hain merke esaten dugu. Behin lagun bati esan nion brometan, eta haserretu egin zitzaidan; edo hori baino okerragoa dena, mindu egin nuen. Ez dut nik justifikatuko aukera izanda euskararik ez ikastea, baina irudipena daukat eskolan euskaraz egitearren eraztuna eraman zuten haien mina ezin dugula halako adjektiboekin konpondu. Maketo hauek esaten dugun aldiro administraziora joan eta izapide orriak euskara hutsez beteko bagenitu, guk ere mesede egingo genioke euskarari. Zer esanik ez, maketo hauek kritikatzen ditugun aldiro, eskela asko dituzten egunkariak erosteari utziko bagenio, edo gaztelaniazko telebista ikusteari, edo hiriburuko dendetan gaztelaniaz eskatzeari, edo sichicapues esanda elkarrizketak hasteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.