Bira

Nor nork

Onintza Enbeita
2011ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Badira hogei urte ezkondu nintzela; eta egun bat gutxiago damutu zitzaidala. Ez da egunik igaro harrezkero senarrak jipoitu ez nauenik, edo burua makurtzeraino oihu egin ez didanik. Batzuek esango dute ezkonduaurretik igarri behar niola, beste batzuek esango dute ez nuelahainbeste aguantatu behar, baina esango dutenak berdin dio;hogei urte eman ditut burumakur, kolpeak nondik etorriko.Azkenean, neure buruarengan federik ere ez nuenean, ukabilarekin mahaia jo dut. Nire borreroari distantzia jarri dio epaileak: ezin du nire kalera, lanera, ondora etorri. Nik ez dut ezer sinesten: edozein momentutan etorri egingo da. Lanera noanean edo lanetiknatorrenean, Ertzaintzaren auto bat etortzen da nirekin. Inork ez dit ezergaldetzen, baina denek begiratzen didate. Lotsatu egiten naiz. Iluntzean, telebistan ikusten dut nola orain arte politikariak zaintzen egon direnbizkartzainek nire modukoemakumeak zaintzeko eskaini duten euren burua. Ez dakit zer egin: barre edo negar.Bizitza izorratu didana ez du inork zaintzen niregana hurbildu ez dadin, eta nik, orain artean gutxi jasan izan banu bezala, ezin dut orain ere bizitza normalik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.