Onintza Enbeita
Bira

Okela

2012ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Aspaldi amaitu zen biztanle bakoitzak jateko adina ekoizten zuen sasoia. Ekoizle gutxi dago orain, baina jatunok jarraitzen dugu asko izaten. Erraza da jateko adina produktu lortzea: supermerkatura joan eta kito. Han dago behar duguna: janaria eta komuneko papera, arropak eta gorputz biluzian emateko kremak, liburuak eta bihotzeko aldizkariak, elektratresnak, kontsumo baxuko bonbilak... ahaztuta daukagu gauzak ekoiztea zein nekeza den. Okela merkearen eta garestiagoaren artean dagoen desberdintasuna zein den pentsatzen jarri beharrik ez dugu. Gura badugu merkea erosten dugu, eta ahal badugu okela ona jaten dugu. Baina guk okela eros dezagun beste batzuek ganadua zaindu egiten dute, jaten ematen diote, eta hil egiten dute. Ganadua hiltzeko hiltegiak behar dira, eta Bizkaia hiltegirik gabe utzi nahi dute. Ikusi gura ez duguna da, Bizkaiko hiltegi bakarra ixten badute, bizkaitar guztioi kenduko digutela konfiantza osoko okela jateko eskubidea. Begetariano egin gaitezke, edo gure gaitzen errua jan dugun okelari bota (txirrindulari batek egin zuen moduan), baina geuk erabaki behar dugu zer nahi dugun: edo bertoko eta kalitatezko produktuak jaten ditugu egunero, edo zentzurik gabeko esplotazio handiei jaten ematen diegu. Ez dago besterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.