Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Osagaia

2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Irainka —naziak, talibanak, faxistak, sektarioak, baztertzaileak, inposatzaileak...—, eta, are, mehatxuka —kontrolatuko zaituztegu, legea betearaziko dugu... ekin diote Espainia zaleek eta Euskadi zale epelek— Gipuzkoako Diputazioaren kontra, euskara lehenesteagatik. Haginka, zakur amorratuak bezala. Erraietatik erraietara bideratutako mezu gezurti bezain maltzurrari heldu diote: garbiketa etnikoa egitera datoz euskaldunak. Joko bihurria darabilte gero: haien baimen barkabera bezain mugatua gainditzen duen euskararen praktika oro da bazterketa. Borreroak biktima plantak egiten, aspaldiko amarrua.

Berriro ere agerian geratu da nolako mina egiten dien euskarak erdigunea irabazteak espazio berri eta, are, boteretsuetan. Izan ere, Espainia ez den beste herribat gorpuzten zaie euskara nagusi den guneetan; edo katalana. Wert ministroa ez da tontoa, eta horregatik leporatu dio Kataluniako hezkuntza sistemari independentismoaren gorakada, eta horregatik koipeztatu nahi ditu diruz espainiera sustatuko duten ikastetxeak. Espainiaren zaleek argi dute hizkuntza dela Euskal Herriko zein Kataluniako herri nortasunen osagai funtsezkoa —ondorioz, borrokatu beharrekoa—. Noiz jabetuko ote gara, koherentzia osoz, beste herri hori eraikitzea lehentasun dugunok?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.