Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Prebarikazioa

2012ko irailaren 11
00:00
Entzun
Jaurlaritzak ez zuen inola ere nahi, baina, administrazio publikoen betebeharra legedia betearaztea denez, zigor espedientea abiatu du Euskal Herria Esnea kooperatibaren aurka, etiketa euskara hutsez paratzeagatik. Izan ere, kooperatibak Etiketatzeari Buruzko Espainiako Lege Orokorra urratu ei du, eta ataka estuan ikusidu Jaurlaritzak bere burua: euskara hutsez aritzea zigortu edo prebarikatu. Eta, noski, legea betetzeko betebehar lehena hobetsi du.

Baina agintzeak erabakitzea dakar berarekin, eta, ondorioz, Jaurlaritzak maiz egiten du topo tankera horretako korapiloekin. Urrutira joan gabe larunbatean, Hondarribian: alde batetik, oinarrizko giza eskubide bat praktikatzen jende talde bat —emakumeek bizitza publikoan berdintasunez parte hartzea—, eta, bestetik, eskubide hori eragotzi nahian beste bat, irainez eta plastikozko burka beltzez armatuta.Arau guztiak bete zituzten lehenek. Besteek, baimenik gabeko manifestazio ondo antolatua egin zuten urtero bezala, legez kanpokoa —are, arratsaldean alarde berdinzaleari bidea ixten saiatu ziren—. Eta, jakina, Jaurlaritzak egin zuen hautua, Ertzaintzaren bidez: legez kanpo eta irainka ari zirenak zigortu ordez, arauen zein eskubideen babesean ari zirenen kontra jo; hots, prebarikazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.