Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Salmenta

2012ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Badakit memoria kapritxosoa dela eta iragan guztiak edertzeko joera duela, baina esango nuke izan zela garai bat hauteskunde kanpainak kitzikagarriak zirena. Esaterako, mundua aldatzen lagun zezakeen ekintza zen erratzak baldean blaitu eta afixak hormetan kolatzea —ai, nolako irri irrikaz egoten ginen EMK eta LKIkoen txartel astintzaileen zain—. Edo mitinak militante hiperkonbentzituentzako erritualetik haratago, oro har, jendeari, hitz egiteko gune ziren: orain txistea dirudien arren, mordoxka ziren zalantzak argitu eta botoa erabakitzeko hainbat alderdiren mitinetara joaten zirenak. Are, programak ez ziren zuzenean birziklatzera botatzen, koltxoi denden propaganda bezala; aitzitik, irakurri ez ezik, aztertu egiten ziren. Eta, batik bat, esango nuke politikariak beren ideia eta egitasmoak azaltzen saiatzen zirela, arrazoi zutela sinetsita besteak konbentzitzen. Ez zuen asko iraun. Laster etorri ziren herrigintzatik baino azokatik askoz ere gehiago duten taktika, estrategia eta moduak; irudi betekada eta burmuinera baino urdailera zuzendutako mezu irensteko errazak —badakizue, pilulak, komunikazio bulegoen argotean—.

Ondorio bat: politikari profesionalek saltzera murriztu dute politika. Beste bat: erosle izatera murriztu dugu geure burua herritarrok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.