Bira

Trukea

Onintza Enbeita
2011ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Bost urtez egon da bahituta, eta familiaren hutsa sentitu du. Horregatik nahiko luke preso palestinarrek ere euren familiak besarkatu ahal izatea. Milak baino gehiagok lortuko dute. Horixe izan baita Gilad Shalit aske uzteko Hamasek Israelgo Gobernuari jarri dion baldintza. Askok pentsatuko du ez dela truke justua mila baten truke, baina Hamasek ez dauka aukerarik mila israeldar bahitzeko. Nahikoa meritu da garaiotan bahitu bakarra bost urtez mantentzea ere poliziak aurkitu gabe. Israelek, ostera, estatu boteretsua denez, milaka palestinar hartzen ditu preso. Komunikabideek eta botereak terroristatzat hartzen dituztenek bahitu egiten dute jendea, baina estatuek preso eramaten dituzte. Edozelan ere, egun handiak izango dira atzokoa eta gaurkoa Gazan eta Zisjordanian. Mila seme-alaba bueltan datoz etxera. Pentsatzen jartzen naiz eta nire herrian ez gara mila baino askoz gehiago bizi. Asko dira mila; atera kontu, beraz, zenbat izango diren barruan utzi dituztenak. Ez baitu Israelek ahuleziarik erakutsiko Hamasen aurrean. Mila baten truke ikusi dugu eta azterketa kuantitatibo bat-batekoan asko dela pentsatu arren, kontuz! Israelek tratua onartu badu, soldadu baten bizitza baino askoz ere gehiago irabazi dezakeelako izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.