Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Ukapena

2012ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Presoei sarri pertsona izatea ere ukatzen zaie», nabarmendu zuen Josu Martinez zinemagileak iazko abenduan, berak sustatutako Barrutik begiratzeko leihoak dokumental proiektua aurkeztean. Interesgarria da asmoa: ETAko edo ezker abertzaleko izateagatik preso dauden bost lagunen ingurukoak erakustea, betiko diskurtsoetatik urrun, pertsonaren bila. Arrazoi baitu Martinezek, pertsona izatea ukatu egiten zaie: gizatasunaz goragoko heroi dira batzuentzat, gizatasunik gabeko hiltzaile huts besteentzat. Baina batzuek zein besteek ezabatu egiten dizkiete sentimendu, arrazoi eta ekintza kontraesankorrak, askotarikoak; hots, pertsona egiten dituen konplexutasuna. Funtsean, zorioneko kontakizuna egiaz sendagarri egin dezakeen ariketa bat da Martinezek proposatutakoa.

Baina argi dago batzuek ez direla txantxetan ari diotenean orain kontakizunaren gerra irabazi behar dela; hau da, ETA eta haren inguru zabal guztia odol goseak bultzatutako taldera murriztu nahi dutenean. Izan ere, Bilduri eraso egiteko aitzakiaz haratago, dokumental xumehorren aurka Espainiako Gobernuak atera duen armamentu astuna memoria kolektiboaren arloko guda ukapen erabatekotik irabazteko saioan beste urrats bat da. Konplexutasunaren ukapena, sendatzeko aukerarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.