Bira

Vuelta bueltaka

Onintza Enbeita
2011ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Gaur ez dago erraz Bilbora sartzen bizikletaz ez doanarentzat; Vuelta Bilbora iritsi da. Grazia egiten dit. Espainiarrik espainiarrenek Euskal Herria ez dela esaten dute: dena da Espainia. Euskal Herriaren kontzeptua asmatua dela argudiatzen dute gure kontra, baina kontua da ez direla konturatzen Espainia ez dela Euskal Herria baino askoz zaharragoa kontzeptu gisa. Gure amak oraindik Castilla la Vieja eta Castilla la Nueva kantatzen ditu umetako lezioa gogoratzerakoan, eta haiek sinetsarazi nahi digute Leon beti izan dela. Espainia osoa da asmatutako zera politiko handi eta aske bat, diotenez. Orain, hau Espainia denez, Vueltaren buelta honaino etorri da. Ahal dutenero esplikatzen digute Euskal Herririk ez dela. Bandera hori-gorriz jantziko dute Bilbo txirrindulariak buelta-bueltaka non dabiltzan ikus dezagun, eta esango digute hau Espainia denez logikoa dela Vuelta hemendik pasatzea. Espainiarrak gara, eta Espainian txirrindulari onak egon dira beti; animatu ditzagun. Ahaztu gabeBilbon, Donostian edoIruñean jaiotako txirrindulari oro espainiarra dela. Espainiarekin buelta-bueltaka beti. Nago Espainia hainbestetan aldarrikatu beharhorrek ez ote duen erakusten Espainiarik ez dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.