Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Zaborrak

2012ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Zaborrak hartu du Gipuzkoako eztabaida politikoa, eta ez, ez da metafora: luzaz etxe zokoan gobernatzekoa iruditu zaigun arazoak gaina hartu die plazan gure betiko auzi potoloei. Atez ateko bilketa ereduaren onurak eta kalteak, errauste planten kutsadura arriskuak eta energia aldetiko abantailak, hiri estetika, birziklatzearen mugak... horiek ditugu ika-mikarako kontu berriak, herritarrek ez ezik, baita agintari eta hedabideek ere. Eta neurri handi batean, zaharrak berri, banderizoen pare baikabiltza honetan ere: ez da axola zer proposatzen den, nork proposatzen duen baizik.Hortxe gakoa.

Nolanahi ere, zaborrei emango zaien irtenbide zehatzaz gaindi, jendarte ereduaz ari gara bete-betean, bi paradigma elkarren parean jarrita. Batean, bezero da herritarra: zergak ordaintzen ditu, eta trukean arazoak konpontzen dizkio administrazioak; hots, zakarrak begi bistatik kenduko dizkiote, ke bihurtuko. Kito arazoa. Bestean, komunitateko kide da herritarra, eta bere ardura da arazoen kudeaketan parte hartzea;hau da, egunero izango ditu zaborrak buruhauste, sukaldean zein kalean bizilagun. Egunero jabetu beharko du arazoaz.

Horixe jokoan. Ez dezagun ahantz ikasten ari garen lezioa: administrazioak erraz bihurtzen duela zabor ordaintzen ez duen bezeroa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.