Onintza Enbeita
Bira

Zentzua

2012ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Guztiak batera kontrolatzea zaila zitzaienez, sakabanatu egin zituzten: Galizia, Cadiz, Alacant, Asturias, Zaragoza, Logroño, Almeria, Murtzia, Avila, Badajoz, Salamanca, Huelva… eta guk kilometroak pilatzeari ekin genion. Guztiok eta bisita guztiak zenbatuta egin ditugun minutu guztiak kontatuta ere, ez ginateke egin ditugun kilometroen erdira iritsiko. Kartzela-turismoa asmatu dugu geure buruari barre egiteko, baina negarretik hurbilago egon gara elurrak eta behe lainoak paisaia lausotu digutenean. Jende zoragarria ezagutu dugu bidaietan, eta bidean izandako istripuetan hainbat lagun hil zaizkigu. Urteak dira joan-etorrietan hasi ginela, eta, batzuek iazko urriaren hogeian argia ikusi bazuten ere, aurten ere munduari bira emateko beste kilometro batu ditugu. Espainiako Gobernuak erotu egingo gaitu. Lehenengo esan zuen ez duela ETArekin negoziatuko, eta presoen irtenbidea barkamena eskatzea dela. Orain esan dute egoera berrian sakabanaketak ez duela zentzurik. Ederto, ministro jauna, pozten naiz konturatu bazara; baina jakin ezazu guretzat sakabanaketak ez duela inoiz zentzurik izan. Sufrimenduaren gainetik berdin-berdin eutsi diegu gureei, eta distantziak haiekin ditugun lotura sentimentalak indartzeko baino ez du balio izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.