Komunikazioa

'Beitu!' sortu dute, gaztetxoentzako hedabide digitala

Doakoa da, eta izena ematen dutenek Whatsapp bidez jasoko dute hilabetero Beitu!. Gaztezulo-k sortu du euskarazko hedabide berria.

'Beitu!' hedabideko kolaboratzailea. GORKA RUBI / ARGAZKI PRESS
urtzi urkizu
2017ko azaroaren 8a
15:19
Entzun

Nerabeentzako hedabide digitala sortu du Gaztezulo-k, hutsune bat betetzeko asmoz. Teknologia berrietara egokitzen den plataforma digitala da; hilero, izena ematen duten gazteek Whatsapp bidez sakelako telefonoan jasoko dituzte aisialdi gaiekin lotutako edukiak, hala nola elkarrizketa labur eta dibertigarriak, bideoak, umorea eta bestelakoak. Donostian aurkeztu dute gaur Beitu!, eta Gaztezulo-ko zuzendari Zuriñe Maguregik esan du marka berri bat garatu nahi dutela: "14-18 urte arteko gazteak kateatu nahi ditugu".

Maguregik nabarmendu du kolaboratzaile sare bat osatu dutela Beitu!-ko edukiak lantzeko: Ane Atxutegi eta Telmo Trenado youtuberrak, David Agirrezabalaga ilustratzailea —Mr. Euskaldun— eta Xabi Martin Iparra.eus atariko zuzendaria, besteak beste. Bestalde, sare sozialen bidez Beitu! osatzeko aukera izango dute gaztetxoek, gustuko dituzten edukiak proposatuz. Instagrameko @beitu_insta kontuaren bitartez, hedabidearen jarraitzaileekin harreman zuzena mantenduko dute. "Lehiaketak edo hautaprobak egingo ditugu gazteekin, haiek ere eduki sortzaile izan daitezen", esan du Gaztezulo-ko zuzendariak. Sexuarekin eta drogekin lotutako kontsultak ere ahalbidetuko ditu hedabide digitalak —modu pribatuan egiteko aukera egongo da, eta adituek eskainiko dute zerbitzua—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.