'Berria FM' podcasta

'Berria FM'-ren saio berezia, indarkeria matxistaren aurkako egunari buruz

Zuzeneko saio bat egin dute, lehen urteurrenean. Dagoeneko 23 atal sareratu dira, gaurkotasunari begirada feminista batetik helduz. Leire Groven Bilboko mugimendu feministako bozeramailea elkarrizketatuko dute, besteak beste.

2020ko azaroaren 24a
14:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Urtebete da Berria FM BERRIAren podcast feminista lehen aldiz sareratu zenetik, eta, iaz egin moduan, indarkeria matxistaren aurkako eguna izango du ardatz saioak. Gaur, ordea, zuzeneko saioa izan da, eguerdian, ohiko ordutegian. Elkarrizketa nagusia Leire Groven Bilboko mugimendu feministako bozeramailearekin izan da, baina ohiko bidelagunek ere toki berezia izango dute. Intza Alkain Lohitzune dei bidez sartu da saiora, Amaira Ramirez de Okariz Kortabarria kazetariarena izan da puntua, eta Araiz Mezansa ilustratzailearekin izandako solasaldia ere jaso du gaurko atalak.

Urtebetean 22 saio

Hain justu, Mezansa arduratu da Berria FM-ko irudia egiteaz, eta, horrez gain, bi astean behin argitaratutako atalei ilustrazioak egiten dizkie. Oslon bizi da duela lau urtetik hona, baina Euskal Herriko aktualitateari erreparatzen dio podcasterako irudiak egiteko prozesuan.

Izan ere, gaurkoaren aurretik, 22 ataletan askotariko gaiak landu ditu podcastak. Besteak beste Itziar Moreno euskal presoa elkarrizketatu zuen Maider Galardi F. Agirre kazetariak espetxean diren emakume presoei buruzko saioan; gainera, emakumezkoen futbolaren prekaritateaz eta joan den urtarrileko greba orokorraz ere aritu dira, eta hiru belaunalditako lesbiana eta feministak batu zituzten mahai inguru batean.

Horiek guztiak bilduta daude BERRIAren webguneko podcasten atalean, eta podcastak entzuteko bestelako euskarrietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.