'Go!azen’-eko aktoreek Altsasu hunkitu zuten 'Aurrera Altsasu’ kantarekin

2019ko urtarrilaren 17a
17:01
Entzun 00:00:0000:00:00

ETBko telesaila, antzezlana eta Euskal Herriko neska-mutiko askorentzat fenomeno da Go!azen. Herriz herri dabiltza aktoreetako batzuk antzezlanarekin, arrakasta handiarekin.

Abenduaren 8an, Altsasura (Nafarroa) eraman zuten antzezlana. Eta emanaldiaren amaieran, Aurrera Altsasu abestia kantatzeari ekin zioten —Pello Reparazena da doinua, eta Jon Maiarenak hitzak—. Iortia kulturgunean ziren ikusleek hunkituta abestu zuten kanta, aktoreekin batera. Altsasuko auziko gazteekin elkartasuna adierazi zieten hainbat euskal musikarik kanta horren bideoklipean. Eta Go!azen-eko aktoreek ere keinu berezia izan zuten haientzat abenduko emankizunean.

Antzezlaneko aktoreen artean Ainhoa Larrañaga gaztea dago, eta harekin egindako elkarrizketa bat argitaratuko du BERRIAk igande honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.