ETBren, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Polika Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritzaren laguntzarekin, Go!azen telesailaren aplikazioa sortu dute. Mondragon Unibertsitatearen, Goiena taldearen eta Pausoka ekoizpen etxearen laguntza ere izan dute. Beste inon ikusi ezingo diren edukiak izango ditu eskura aplikazioaren erabiltzaileak. Gainera, telebistako emankizunean emango dituzten kode batzuen bidez desblokeatu ahalko dira Altxor ezkutua tarteko bideoak. Go!atsapp atalean, pertsonaia nagusien elkarrizketak izango dira ikusgai, baita haien argazkiak eta bideoak ere. Basakabi News tartean, berriz, Basakabiko irakasleek eta Zuzenek idatzitako berriak jasoko dituzte. Aplikazioa doan deskarga daiteke dagoeneko iOS eta Android sistema eragileetan.
ETB1ek ostiral honetan estreinatuko du telesailaren deboraldi berria (21:00). Aurreko urtean oso ikusle datu onak lortu zituen ekoizpenak, bereziki azkeneko ataletan. 4-12 urte arteko neska-mutikoen artean %79,4ko ikusle kuota erdietsi zuen azken-aurreko atalak. Telesailaren hamahiru atal berrien grabaketak udan egin zituzten, Donostian eta Azpeitian (Gipuzkoa). Aktore berriak Iholdi Beristain, Nerea Mazo, Sara Nieto, Beñat Iturbe, Nerea Gorriti eta Asier Oruesagasti izango dira.