Aurreko egunetan zeresana eman du Mediapro ekoizpen etxearen Las cloácas de interior dokumentalak. Iritsi da aste honetan lanaren estreinaldia, eta Katalunian askoz oihartzun handiagoa izan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan baino. Katalunian sekulako datu ona lortu zuen dokumentalak, eta egunean gehien ikusitako emanaldia izan zen, alde handiz. ETB2ko emankizunak, aldiz, TV3koaren kuotaren erdia baino gutxiago izan zuen. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, atzo, Tele5ko gaueko albistegia izan zen liderra, %19,3ko ikusle kuotarekin —ETB2ko dokumentalak baino zazpi puntu eta hiru hamarren gehiago—.
Dokumentalean, lau poliziaren lekukotzak entzuten dira, Espainiako Barne Ministerioaren "irregulartasunak" agerian uzten dituztenak. Elkarrizketatuen artean, Baltasar Garzon epailea dago. Hark dio "demokrazia batean ezin dela pertsona bat bere ideologiarengatik jazarri eta zelatatu".
Dokumentala osorik ikus daiteke Interneten:
[Youtube]https://www.youtube.com/watch?v=j6W58CnQQNs[/Youtube]