Otsailak 11 da gaur, emakume zientzialariaren eguna, eta BERRIAk #NiEmakumeZientzialariaNaiz traola proposatu du sare sozialetan zientziaren arloan lan egiten duten emakumeek ikusgaitasuna har dezaten. Euskal Herrian zientziaren esparruan ikasi edo lan egiten duten emakumeak traol horren bitartez ikusaraztea du helburu egitasmoak. Gaurko eguna gogoratzeko, #emakumeakzientzian traola ere ari dira erabiltzen hainbat pertsona aurreko egunetan ere.
#NiEmakumeZientzialariaNaiz Cambridgeko Uniberstiatean doktoretza egiten nabil fisikan, argi-iturri kuantikoak ikertzen✨#EmakumeakZientzian
— Simone Eizagirre (@seizagirre) February 11, 2021
it's #WomenAndGirlsInScienceDay! #IAmAPhysicist at Cambridge Uni @NanoDTC studying magnetic+optical properties of quantum light sources🔬 pic.twitter.com/NgYFuPD4jx
#niemakumezientzialarianaiz Zientziak eman dizkit bizitzako une ederrenetako asko. Baina ikerketa utzi nuen, ez zelako bateragarria niretzat nahi nituen bizimodu eta amatasunarekin. #Zientzia k ikertzaileei ezartzen dien bizimodua bada emakumeak zientziatik kanpo uzteko modu bat https://t.co/rnUImQSFVC
— Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute (@Aitziber_Agirre) February 11, 2021
#NiEmakumeZientzialariaNaiz. Kimika ikasi nuen ta gaur egun kimika dinamikoan erabat murgilduta nago. Material jasangarriagoak ta birziklagarriak diseinatzen saiatzen. Apurtu ditzagun estereotipoak. Zientzia nesken artean sustatu beharra dugu! Zientziak salbatuko gaitu! pic.twitter.com/t9gQiiyqD1
— Alaitz R. Luzuriaga (@Alaitzzio) February 11, 2021
#niemakumezientzialarianaiz. Birologia eta gastroenteritisen ikerketan ibili naiz 25 urtez. Gaur egun nere zientziaren helburua osasun desorekak murriztea da, beherakoaren aurka egiten duten tratamendu eta txerto egokiak garatzen eta denentzat zabaltzen @PATHtweets@DefeatDD
— Miren Iturriza-Gomara (@iturriza_miren) February 11, 2021
Gaur #EmakumeZientzialari|en nazioarteko eguna dela eta, nere herriko #Gurutzeta Institutuko ikasleekin solasean egon naiz. Esperientzia polita, eta gainera, oparitxo bat eman didate ðŸ˜ÂÂÂ. Emakume zientzalariak zientzia liburuetan ager gaitezen! ♀ï¸ÂÂÂ✊#niemakumezientzialarianaizpic.twitter.com/sGPIX3s03O
— Izortze (@Izorbaraka) February 11, 2021
I'm a particle physicist studying neutrinos and medical applications! #WomenInScience#YoSoyCientífica#NiEmakumeZientzialariaNaiz@DIPCehu@Ikerbasque@IFICorpuscular@labsubcanfrancpic.twitter.com/GD1Qi5s1sT
— Paola Ferrario (@paolaferrario2) February 11, 2021
#niemakumezientzialarianaiz etxean eredua nuelako: @naixana , nire ama eta biologoa. Berak piztu zuen nigan lehenengo jakin-min puxka eta berari esker gaur itsas geologian doktoregaia naiz Artikoan. Zientzia inklusiboa, eskuragarria, dibertsoa eta justua izatea behar dugu. pic.twitter.com/lEiIZdSEAD
— Naima El bani Altuna - Euskaldun bat Artikoan (@artikoan) February 11, 2021
Gaur eta egunero, gora emakume zientzialariak! #niemakumezientzialarianaizhttps://t.co/AxuBsVO256
— Ainara (@AinaCastellanos) February 11, 2021
#niemakumezientzialarianaiz gaur egun lanbidez ez bada ere, zientziaren gizarteratzearekin konprometitua nagoelako. Zientzia behar dugulako mundua aldatzeko eta zientziak behar gaituelako mundua aldatu ahal izateko, #emakumeakzientzian
— Eider Carton (@eidercarton) February 11, 2021
Zorionak emakume zientzialari guztioi!!
— IranzuGuede (@ilguede) February 11, 2021
Gaur egun ikerketatik aldenduta nago baina beti izango ditut gogoan eta bihotzean ikertzen egondako urteak. #niemakumezientzialarianaizhttps://t.co/iWYnmOD0jS
#niemakumezientzialarianaiz
— Matematiketan (@matematiketan) February 11, 2021
Fisika ikasitakoa, irakasle lanetan dihardut eta 3 semeren ama naiz. 47 urte, jakinmina eta bizipoza piztuta. 💜
#niemakumezientzialarianaiz Eskerrik asko "#emakumeakzientzian COVID-19aren aroan" mamitzen lagundu didazuen guztioi: @elhuyaraldizk@Elhuyar@Teknopolis_etb@zientziahezk@ehbfeminista@alaitzochoa@eidercarton@JuleGoi@MKattalin@MeriLing1@Eva__96...https://t.co/co9m6buvb1
— Ana Galarraga Aiestaran (@AnaGalarraga1) February 11, 2021
#niemakumezientzialarianaiz Emakumea, Ama eta Zientzilaria naizelako eta 3etaz harro nagoelako! #emakumeakzientzian guk,emakumeok, ahal dugulako!!
— Elixabete Ayerbe (@Eayerbe1) February 11, 2021
#niemakumezientzialarianaiz Doktoretza tesia ariketa fisikoan eta gihar fisiologian egiten ari naiz Bartzelonako Unibertsitatean. Kirola eta zientzia dira nire ardatz... eta bai emakumea naiz!!! #emakumeakzientzian
— Garoa Marikalanbre (@garoa_garoita) February 11, 2021
Emakumeek zientzian duten eta izan behar duten tokia aldarrikatzeko gaur egingo diren ekintzetako bat izango da. Aurten zientzia programazio bateratua aurkeztu dute zenbait erakundek: Donostia International Physics Center, CIC Nanogune, Materialen Fisika Zentroa, CIC Biomagune, Biodonostia, Tecnun-Ingeniaritza Eskola, Ceit, Polymat, Elhuyar, EHUko Informatika Fakultatea eta Eureka zientzia museoa.
«Egitasmoaren helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea, eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea». Mezua argia da: «Zientzia bada nesken kontua». Emakumeak Zientzian 2021 programaren barruan, adin guztietako jendearentzako hainbat jarduera antolatu dituzte, eta gaurtik aurrera egingo dira.
Aurten, COVID-19aren kontrako borroka ardatz
Sei urte dira Nazio Batuen Erakundeak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatu zuela. 2015eko abenduaren 22an hartu zuen erabakia, eta 2016ko otsailaren 11n ospatu zen lehen aldiz. Urtero gai jakin bat izaten du ardatz, eta eta seigarren aldi honen leloa hau da: Emakume zientzialariak COVID-19aren kontrako borrokaren buru.
NBEren arabera, zientzialarien %30 ere ez dira emakumeak gaur egun, nahiz eta eginkizun garrantzitsua izan, COVID-19arekin agerian geratzen ari den moduan. Oraindik ere genero arrakala handia dago zientzia ikasketak aukeratzeko garaian. «Azken urteetan goi mailako ikasketetan emakumeen parte hartzea asko handitu den arren, oraindik ez daude behar bezala ordezkatuta esparru horietan», dio NBEk.
Unescoren arabera, 2014 eta 2016 artean emakumeen %30ek soilik erabaki zuten goi mailako ikasketak zientzien, teknologiaren, ingeniaritzaren edo matematiken arloan egitea. Mundu osoan informazioaren eta komunikazioaren teknologietako ikasketak egiten dituztenak ez dira iristen %3ra. Natur zientzien, matematikaren eta estatistikaren arloetan ikasten dutenak %5 dira, eta fabrikazio eta eraikuntza arloetakoak, %8.