Telebista

'Ur handitan' saioa zazpi hizkuntzatan ikusgai

Herritarren lanari esker, gaztelaniara, frantsesera, ingelesera, alemanierara, katalanera, galizierara eta asturierara itzuli dute.

'Haur motxiladunei' buruzko erreportajea. BERRIA
urtzi urkizu
2018ko urtarrilaren 16a
07:33
Entzun

Joan den astean, sekulako oihartzuna izan zuen ETB1eko Ur handitan saioak, haur eta gazte motxiladunen erreportajearengatik. Saioak bere ibilbideko inoizko datu onenak lortu zituen.

Hainbat ikuslek eta herritarrek aipatu zuten saioa beste hizkuntza batzuetan azpidazteko aukera. Eneko Orozek —Twitterren @ameslaria— abiatuta, Amara zerbitzuaren bidez ekin zioten hainbat lagunek programa itzultzeari. Egun gutxiren buruan, sei hizkuntzatan jarri dituzte azpidatziak dagoeneko. Loturan sartu, eta goian eskuinean dagoen botoiarekin hasi behar da. Sare sozialetako kontuekin ere egin daiteke, erregistratu gabe. Youtuben bideoa hizkuntza horietakoren batean ikusi ahal izateko, azpidatziak aktibatu behar dira Youtubeko playerrean.

Baleuko ekoizpen etxeak egiten du Ur handitan saioa. Biharko atalak Memento izena du (22:30). Bizitza segundo batean nola alda daitekeen erakutsiko dute erreportaje horretan. Saioko gonbidatuek erakutsiko dute batzuetan onerako eta beste batzuetan okerrerako nola alda daitekeen bizitza instant batean.

Bestalde, asteazken honetan BERRIAk Ane Rotaetxe saioko zuzendariarekin egindako elkarrizketa bat argitaratuko du —Sagak saio berria ere zuzenduko du Rotaetxek—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.