130 aktore ariko dira TV3ko 'Nit i dia' telesailean
BARTZELONA. Datorren astelehenean, Kataluniako TV3 kateak Nit i dia telesaila estreinatuko du. Mediaprok ekoitzi du, eta auzitegi medikuak, poliziak eta epaileak izango dira protagonistak. 130 aktorek parte hartuko dute thriller errealistatzat jo duten lanean. Lluis Arcarazok eta Jordi Casanovasek sortu dute ideia, eta zuzendariak Manuel Huerga eta Oriol Paulo izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu