Sagardotegi gehientsuenek sagardo denboraldia amaitu berri duten arren, sagardoa dastatzeko aukera ezin hobea izango da igandean Usurbilen (Gipuzkoa). 32. Sagardo Eguna ospatuko dute, eta egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek. Goizeko hamaika eta erdietan izango da irekiera ekitaldia, eta egun guztian ez da festarik eta umorerik faltako.
Jendetza biltzen da urtero sagardoaz gozatzeko, eta aurten ere ez da bestelakorik espero. Zer edanik eta zer janik, behintzat, ez da faltako. Gipuzkoako elkarteko sagardoa dastatzeko aukera izango da. Horrez gain, pintxoak ere izango dira tripa betetzeko. Trikitilariak eta txaranga arduratuko dira musikaz.
Eguerdiko hamabiak inguruan, sagardo botatzaile lehiaketa egingo dute. Ondoren, bazkaria izango da. Mahaitik altxatu bezain laster, berriz, dantzatzeko aukera paregabea izango da, jandakoa jaisteko. Fun&Go taldeak kontzertua eskainiko du. Gauera bitarte ez da festarik faltako, eta beste behin Sagardo Eguna arrakastatsu joatea espero dute antolatzaileek.
32. SAGARDO EGUNA
Non. Usurbilen (Gipuzkoa).
Noiz. Igandean.
Asteburuko proposamenak
32. Sagardo Eguna izango da igandean
Usurbil. Sagardoaren denboraldia amaitu den arren, sagardoa edateko aukera ederra izango da; musikarik ez da faltako

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu