360 urteko tradizioaren ardatza bilakatu da euskal astoa

2012ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Familia sakratuaren Egiptorako ihesa oroitzen dute urtero Lazkaon Astotxo egunean. 1652. urtean Gipuzkoako familia boteretsuenetakoa zen Maria de Lazkanok Bibliako pasarte horren irudikapena bultzatu zuen. Urteen joan etorriekin, baina, ihesaldi horretan Jesus, Maria eta Josek baliatutako astotxoak hartu du protagonismoa. Hortik datorkio festari izena. 1988. urtean tradizioak ekarpen berritzailea jaso zuen, eta Egiptorako ihesa kale antzerkia egiten hasi ziren. 25. urteurrena beteko du aurten antzerkiak. 200 bat lagunek parte hartzen duten antzerki landua bilakatu da egun antzezlana. 13:00etan egingo dute kale antzezpena, Infantadoko jauregi inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.