Europako Batasunak Ecofin batzordeari eskatu dio 500 euroko billetea baztertzea azter dezan. Gaizkileek erabiltzen dituzten finantzabideei ateak nola itxi aztertu dute gaur, eta 500 euroko billeteak merkatutik kentzea bide bat izan daitekeela uste dute. Horregatik, gaia aztertzeko eskatu diote Ecofin batzordeari.
Diru zuriketaren, krimen antolatuen eta "terrorismoaren" kontrako neurri gisara ekarpen handia egingo luke neurriak, Luis de Guindos Espainiako Economia ministroaren esanetan: "Billetea erretiratzeak dituen alde txarrak baino askoz gehiago dira ekarriko lituzkeen onurak".