Abentura eta ideien anabasa nahasiegia

Maitane Mitxelena
2010eko urriaren 10a
00:00
Entzun
Txinako zinemagintzaren ekoizpen garesti gisa saldu zuten The Myth, Jackie Chan aktorea amu gisa jarriz. Duela bi mila urteko enperadore baten gorabeherekin hasten da istorioa, mausoleo baten kondairarekin. Historiako kontu hori interesgarri izan zitekeen trazak, ordea, ezerezean gelditzen dira, nahia eta ezina agerian baitugu film osoan.

Gidoiak zulo dezente ditu. Argazkiak ez du liluratzen. Musikak lehendik entzuna daukagun sensazioa ematen du. Baina agian okerrena Jackie Chan eszena dramatiko batzuetan saiatzen ikustea da. Harena arte martzialak dira, umorez beteak badira hobe. Ekoizpen honetan, ordea, ez du inor konbentzitzea lortzen.

Narrazioa nahasi samarra da. Horrez gain, ematen du zuzendariak halako seriotasun bat eman nahi diola zintari. Eta ez du halakorik lortzen inolako momentutan.

Denbora-pasa gisa hartuta, tira, ikusleren bat bereganatuko du. Baina ez ezazue taxuzko konturik espero.

Maitane Mitxelena





############



Mitoa

ETB1, 22:00. Zuz: Stanley Tong. Akt.: Jackie Chan, Hee-seon Kim, Tony Leung Ka Fai, Mallika Sherawat, Ken Lo. 118 min. Txina-Hong Kong, 2005.





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.