Mesedez, artikuluaren amaiera arte ez erantzun. Adimena zehazteko zaila diren horietako kontzeptu abstraktu bat da. Ez dago material fisiko edo hautemangarririk adimen moduan aintzat har daitekeenik. Hori bai, jende askoren ustean, adimen mota bakarra existitzen da; eskolarena, hain zuzen.
Jarraian, beharbada, proposatzen dizudan hausnarketak galdera horri erantzutera lagun diezazuke.
Adimentsua kontsideratzen duzun pertsona hurbil batean edo pertsonaia ospetsu batean pentsa ezazu. Ondoren, deskriba eta zerrenda itzazu zein aspektuk egiten dioten pertsona horri adimentsua izatea.
Seguruenik, zerrendatu dituzun ezaugarri horiek bat egingo dute Howard Gardnerren erakarpenarekin.
Howard Gardnerrek, 1983an, adimen bakar bat existitzen den ideia tradizionala errefusatu zuen. Aldi berean, errefusatu egin zuen adimen mota horren garapena izateak dena ondo egiteko gaitasuna suposatzen zuela eta horren garapenik ezak ezertarako gaitasunik ez izatea suposatzen zuen ideia tradizionala ere.
Gaur egun, haren tesia, Adimen anizkoitzen teoria, urteak igarota, zubi sendo bat bihurtu da, zeinetik beste ikertzaile batzuek sakontzen jarraitzen duten.
Gardnerrek dio gizaki bakoitzean adimen «bakarra» ez dela existitzen, zortzi adimen desberdin baizik: hizkuntzarena, logiko-matematikoa, zinetikoa, espaziala, naturalista, musikala, pertsona barrukoa eta pertsona artekoa.
Adimen musikalean adimentsua bazara, erraza izango zaizu musika tresnaren bat jotzea; hizkuntzetan adimentsua bazara, erraza izango zaizu irakurtzea, idaztea, historiak garatzea; adimen logiko matematikoa garatua baduzu, erraz ebatziko dituzu arazo aritmetikoak, estrategia jolasak, esperimentuak; adimen zinetikoa baldin bada zure alderdi indartsuetariko bat, erraza izango zaizu atleta izatea, dantza egitea; adimen espaziala izango balitz, puzzleekin, marrazkiekin edota eraikuntza jolasekin berotu egingo zinateke. Adimen pertsonalei dagokienez, pertsona barrukoa eta pertsona artekoa zure baitan baldin badituzu, zerorren eta besteen erlazioak ezagutu, ulertu eta kudeatzeko gaitasuna izango duzu.
Zehazki, adimen emozionalaren terminoa, Salovey eta Mayerrek sortua eta Golemanek jendarteratua, pertsona barruko eta pertsona arteko adimenen konbinazioari dagokio.
Hezkuntza munduan, planteamendu hau hezkuntza sistemen planteamendu berri bat egitera derrigortzen ari da. Eskolan, zer-nolako adimen motak sustatzen ari gara? Pertsona bakoitzak berariazko talentuak ditugula ez dugu ahaztu behar; horregatik, hezitzaileok heziketa ahalik eta pertsonalizatuena egin behar dugu.
Osasuna. Adimen emozionala
Adimentsua zara?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu