'Baztan'

Agoteek haranean bizitako diskriminazioa ardatz

BERRIA.
2013ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan den urtean pantailaratu zen Baztan filmean agertzen da Baztan harana. Iñaki Elizalde iruindarrak zuzendutako lehen film luzea da, eta Unax Ugalde eta Carmelo Gomez aktoreak dira filmaren protagonistak. Haraneko jende askok ere parte hartu du filmean; tartean, Jone Lizartza Arizkungo gazteak. Agoteek haranean jasandako diskriminazioa du ardatz pelikulak. XVII. mendean Nafarroako bailara horretan gertatutakoa azaldu du Elizaldek. Arizkun herriko Bozate auzoan bizi ziren agoteak, eta haien historia kontatzen da filmean. Agoteei ez zitzaien edozein lanetan aritzen uzten. Harria eta zura eta geroago burdina ere lantzen zuten artisauak izan ohi ziren. Pelikula Baztango herri ezberdinetan grabatu zen: Lekarozko Aroztegia jauregian eraiki zen agoteen herria, Arizkungo Ursuako jauregian jauntxoena, Amaiurren grabatu ziren gaueko eszenak eta Erratzun basoko irudiak, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.