Ahateaz gozatzeko aukera datorren astean Gipuzkoan

Hainbat jatetxek parte hartuko dute Jakitea elkarteak antolatutako Ahatearen Astean, abenduaren 5etik 11ra

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Betiko sukaldaritza sustatzeko lanean dabil Jakitea elkartea. Eta lan horretan sakontzen jarraitzeko, Ahatearen Astea antolatu du abenduaren 5etik 11ra bitartean. Ahatea ardatz izango duten platerak eskainiko dituzte Gipuzkoako bederatzi herritako jatetxeek, baita hiriburuko batzuek ere. Nork bere errezeta berezia prestatuko du egitasmoarekin bat egiteko.

Jatetxe hauek izango dira Ahatearen Astean: Debako Ur-gain; Beasaingo Kattalin; Astigarragako Iretza; Donostiako Txuleta, Meson Martin, Aratz, Txola, Erribera, Ilarra eta La Brasserie; Pasaiako Ziaboga; Hondarribiko Laia; Mendaroko Landa; Zumarragako Ezkiotarra; eta Hernaniko Tripontzi.

Errezeta bereziak prestatu dituzte jatetxeek bezeroei eskaintzeko. Esaterako, ahate azpizuna oporto saltsarekin eskainiko du Debako Ur-gainek. Entsaladan ere dastatu ahal izango da ahatea; Donostiako Meson Martinen, adibidez, ahate entsalada mango eta pistatxoaren ozpin saltsarekin eskainiko baitute. Donostiako Txolak ahate papar sumendia eskainiko du, hari gazi-gozoekin. Zumarragako Ezkiotarra jatetxeak, berriz, ahate paparra prestatuko du, masusta gorri eta basoko fruitu saltsarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.