«Hogeita lau egunen buruan, Dachaurat (Alemania) heldu gintuzun. Fite, Ravensbrückerat (Berlin, Alemania) igorri gintuzten lanealat. Egunean goilarekada zopa eta ogi beltz eta idor zati bat baizik ez genuen hazkurri. Hotzak hilak ginen gauez, eranzterat bortxatuak. Gau batez, gure ama arrajanzten entseatu zen, eta SS-etako emazte batek ikusi. Bortizki jo zuen ama, eta SS-etako hark, ni alaba ninduela jakinez, so egiterat bortxatu ninduen. Fisikoki nahiz psikikoki nehoiz bizi ukan dudan minik azkarrenetarik izan zen.
«Gau batez, barrakatik landa lerroz lerro ezarriak ginelarik, zorurat heldu zen Aimée Larlus. Ene gibelean zegoen xutik, eta, bat-batean, plaust! Epilepsia zuen, eta pilulak behar ukan zituen. Baina zerrategirat sartu gintuztelarik, pilulak oro kendu zizkioten gure Aiméeri. Orduan, SS-etako emazte batek Aiméeren identifikazio nonbrea hartu zizun. Ondoko egunean, lerrokatzeko deia egin zutelarik, Aimée lerrotik bazterrarazi zuten, eraman, eta ez genuen nehoiz arraikusi. Erraustegien ondoan ginen, eta egun oroz aditzen genuen haragi errearen usaina».
(Marie-Louise Lasserreren lekukotasuna)
Aiméeren zori madarika gaiztoa

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu