BIHAR BERRIA-N

Aiton-amonak, biloben zaintzaile prestuak

Bihar Bizigiro gehigarrian aiton-amonen eta biloben harremanaren inguruko erreportajea argitaratuko du BERRIAk. Bilobak tarteka zaintzen dituzten hiru aiton-amonek euren esperientzia kontatuko dute.

Amona bat, haurra zaintzen. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
urtzi urkizu
2017ko apirilaren 28a
10:16
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur egun Euskal Herrian aiton-amon ugari ikusten dira bilobekin, kalean, ikastetxeetako atarietan eta kirol guneetan. Gurasoak lanean daudenean, funtsezkoa izaten da familia askotan aiton-amonen laguntza. Bilobekin duten harremanaz eta familietan dagoen egoeraz mintzatu dira Luis Egiluz, Nati Iñarra eta Josema Lizarralde. Hirurak bilobak zaintzen aritzen dira, tarteka.

Bizigiro gehigarrian, beste hainbat gai izango dira bihar irakurgai: Gasteizko San Prudentzio Egunaren kronika egingo dute. Igandera begira jarriko dira, era berean, eta Nafarroaren Egunaren nondik norakoak azalduko dituzte —Baigorrin egingo dute—. Asteburuko proposamenen artean, Burgiko (Nafarroa) Almadien Egunaren berri emango dute. Eta, elikadurari eskainitako tartean, Iruñeko Baseberri jatetxeari buruzko erreportajea argitaratuko dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.