Aparteko giroarekin hasten dira, bada, Ajangizko jaiak; herritarren parte-hartzearekin. Hain zuzen, horrela definitzen ditu Erezumak: parte-hartzaileak eta herrikoiak. Ajangizen orain bost urtera arte, beherakada izan zuten jaiek, herri gehienetan bezala. Erezumaren esanetan, azkenaldian garrantzi berezia ematen hasi dira auzoetako jaiei ere, adibidez Gernika-Lumon. Eta tamainaz txikiak diren herriek ere erakartzeko gaitasuna berreskuratu dute. «Egia da herri bakoitzeko errealitatea desberdina dela, baina, oro har, bai, indarra hartzen ari dira». Indar hori parte-hartzetik datorrela dio. Eskualdeko herri askotan herritarrek jaiak herritarrek kudeatzen dituztela azpimarratu du, eta udalak jai batzordea errespetatu eta laguntza ematen diela. «Jaietan eta beste esparru batzuetan herriko bizia kudeatzeko beste eredu batera joan beharko ginateke», hausnartu du.
Egitaraua
GAUR20:00. Briska txapelketa eta txokolate jana.
BIHAR
22:00. Kontzertuak: Jake-mate, Deskontrol eta Joxpa.
ETZI
18:00. Umeen jolasak.
19:00. Mus txapelketa eta, ondoren, sardina jana.
ETZIDAMU
11:00. Mezaren ondoren, dantzak.
12:00. Txakolin eguna eta, ondoren, herri bazkaria.