Akitania nagusi erabakiak hartzeko mementoan

2012ko irailaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Baiona, Angelu, Bokale eta Tarnoze artean banatua da portua. Guztia Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak kudeatzen du eta jabea bera Akitaniako Eskualdeko Kontseilua da. Eta erabakiak hartzeko mementoan, azken hori da nagusi. Horren lekuko, Baionako portutik nitrato amonioa garraiatzeko proiektua. Ezadostasun ugari sortu ditu honek. Auzapezak ez ziren proiektuarekin ados, arriskuagatik. Portua eta etxebizitzen arteko hurbiltasuna zuten argumentu nagusi. Baina, hiriko agintarien hitza kontutan ez zuen hartu Akitaniako prefetak eta trafikoari baimena eman zion. Baimena emanik, orainokoan ez da nitrato amonioa dakarren trenik pasa portutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.