Zuzendaria: Miguel Arteta. Aktoreak: Steve Carell, Jennifer Garner, Bella Thorne, Jennifer Coolidge, Megan Mullally, Burn Gorman, Dylan Minnette, Kerris Dorsey, Mary Mouser, Toni Trucks, Sidney Fullmer, Alex Desert, Alina Phelan, Samantha Logan, Ed Oxenbould. Iraupena: 81 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2014.
Egun batean, ilean mastekatzeko goma bat itsatsita duela esnatuko da 11 urteko Alex, eta hori inoiz bizi izandako egun txarrenaren lehenengo ezbeharra besterik ez da izango haurrarentzat. Alexen familia baikorrak ez dio garrantzi handirik emango mastekatzeko gomaren aferari. Hori dela eta, Alex pentsatzen hasiko da halako ezbeharrak berari bakarrik gertatzen zaizkiola. Baina berehala konturatuko da bere anai-arrebek zein gurasoek ere egun txarrak izan ditzaketela; laster ulertuko du, hain zuzen, egun txarrak existitzen ez direla diotenek halakorik inoiz bizi izan ez dutelako dela. Judith Viorstek haurrentzat idatzitako ipuinaren moldaketa da filma.
SINOPSIA
Alexander y el día terrible, horrible, espantoso, horroroso
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu